St Pée/Nivelle → Espelette : Etapa 20 - 31 km - 28 juillet

105. edizioko erloju kontrako banakako proba bakarrak 31 kilometroko luzera edukiko du. Hala eta guztiz ere, euskal geografiak, errodadore soil bati baino, borrokalari amorratu bati eskainiko dio proba hau. Nahiz eta podiumeko postuak erabaki gabe egon, oraindik fresko dauden igotzaileek badute zer esan Tourraren azkenengo zati honetan.

Christian Prudhomme
► LE PLUS GRAND MAILLOT JAUNE DU MONDE, JE PARTICIPE

Rendez-vous à 13h sur le stade municipal de Pontacq pour participer à la création du plus grand maillot jaune béarnais du monde.
L'évènement est ouvert à tous, enfants et parents. T-shirts et bobs jaunes vous seront remis et offerts par l'organisation.
Pour vous inscrire et recevoir tous les détails de l'évènement et participer, cliquez ci-dessous.

► IBILBIDERA SARBIDEAK

Saint-Pée-Sur-Nivelleko sarreretan

  • RD 918a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 28ko (larunbata) 5:00etatik aurrera.
  • RD 3a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 28ko (larunbata) 5:00etatik aurrera.

Ezpeletako sarreretan

  • D 918a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 27ko (ostirala) 20:00etatik, uztailak 28ko (larunbata) 22:00ak bitartean.
  • D 249a zirkulazioari itxita egongo da uztailak 27ko (ostirala) 20:00etatik, uztailak 28ko (larunbata) 22:00ak bitartean.

Frantziako Tourrarekin zerikusia duen errepide multzoa itxita egongo da uztailak 28ko (larunbata) 9:00etatik 18:00ak bitartean.

Sarbide puntuak eta itxiera ordutegiak ikusi

Sarbideei buruz xehetasun gehiago Inforoute 64

► IRTEERA ETA HELMUGA TOKIRA SARBIDEAK
  • Irteera St-Pée sur Nivelleko frontoitik egingo da 12:00etatik 16:30ak bitartean.
  • Irteerako ibilgailuentzako sarbideak itxita egongo dira 5:00etatik 18:00ak bitartean.
  • Helmuga D 918an izango da eta txirrindulariek Ezpeletako merkatuko plazara helduko dira 12:44etatik 17:15ak bitartean.
  • Ibilgailuentzako sarbideak itxita egongo dira uztailak 27ko (ostirala) 20:00etatik, uztailak 28ko (larunbata) 22:00ak bitartean.

Ibilbidearen xehetasunak kontsultatu.

Sarbideei buruz xehetasun gehiago Inforoute 64n

AHOLKU OROKORRAK

Karabana igarotzen denean, segurtasuna zure ardura da!
Ez gurutzatu karabanaren aurretik.
Umeei eskua eman eta taldean mantendu.

Ibilbidean ordu batzuk itxaron beharko dituzu...
Jantziei dagokionez, eguraldia azkar aldatu daiteke. Prestatu ezazu eguraldi desberdinetarako arropak (hotza, beroa, euria, eguzkirako txapela...)
Ur eta janari nahikoa prestatu.
Tokiak eta jabetza pribatuak errespetatu, eta ez ahaztu zaborra zurekin eramaten.